Datorren larunbatean, uztailaren 5ean, Erreta Lantenoko jaiak hasiko dira eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin. Egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte publiko guztientzako.
12:30etan umeentzako jokoak eta tailerrak egongo dira, ordu bat geroago krisiaren aurkako 7. poteoa eta barraskiloen jana izango dutelarik. Arratsaldeko 14:00etan txapelketa gastronomikoaren aurkezpena izango da, 17:00etan mus eta tute txapelketa (15 euro bikote bakoitzeko) eta ordu berean umeentzako jarduerak egongo dira. Ordu bat geroago Peregañako igoera, lasterketa, izango da eta 20:00eta Aiara Dantza Taldearen erakustaldia. Iluntzeko 21:00etan parrillada herrikoia prestatuko dute eta gaua girotzeko berbena Bittor Gomezen eskutik. Bestalde, 23:00etan sari banaketa eta zozketa egingo dute eta egunari amaiera emateko su artifizialak botako dituzte.
Magdalenako jaia
Uztailaren 22an, asteartea, Magdalenako jaiak ospatuko dituzte. Goizeko 12:30etan pintxo lehiaketa egingo dute, 13:00etan meza egongo da eta 14:00etan sari banaketa eta jaien bukaera izango da.