"Aste Kulturalaren helburu bat da etxebizitza berrietan bizi den jendea erakartzea"

Erredakzioa 2014ko eka. 25a, 18:23

GENTZA ALAMILLO (Luiaondo, 1977) Luiaondoko Administrazio Batzarraren lehendakaria da. Dagoeneko herrian XIX. Aste Kulturala da eta ekimenaren nondik norakoak azaldu ditu.

GENTZA ALAMILLO (Luiaondo, 1977) Luiaondoko Administrazio Batzarraren lehendakaria da. Dagoeneko herrian XIX. Aste Kulturala da eta ekimenaren nondik norakoak azaldu ditu.

XIX. Aste Kulturalari hasiera eman diozue. Zer egin duzue dagoeneko?

Ostiralean sardinak jan genituen eta astean zehar ekintza gehiago egin ditugu. Adibidez atzo umeentzako tailerrak izan genituen, San Joaneko sua piztu genuen... eta aste osoan zehar ekintzak egingo ditugu egunero.
Momentuz balorazioa oso ona da. Ostiralean nahiz eta eguraldiak ez lagundu eta Luiaondon elektrizitatea joan zen, jende mordoa egon zen.
Pozik gaude larunbateko pilota partidekin eta frontoian egin genuen bazkariarekin -indabak-. Igandean bola jokoa izan genuen, astelehenean San Joan zela eta sua piztu genuen.
Biahr, adibidez Aretx Malatoko pista estalian umeentzako graffiti eta skate tailerrak egingo ditugu.

XIX. Aste Kulturala da. Urte hauetan planteamendua aldatu da?

Bai, duela urte batzuk hitzaldi gehiegi egiten genituen eta aurten aldatu dugu apur bat ikuspuntua umeei eta gazteei ere protagonismoa emateko.
Antolakuntzan Batzar Administratiboa ez ezik kultur eta kirol taldeak ere aritzen dira: pilota kluba, bolatoki kluba...
Biharko ekintza, hala ere, kontratatutako enpresa batek egingo du.
Bain adibidez, larunbatean egingo de mendi ibilaldia guk prestatu dugu. Gizarte Etxean dagoen estankotik abiatuko gara guztiok batera eta ibilbide txikia egongo da umeentzat eta beste bat luzeagoa helduentzat.
Helduak Pagonabarraren tontorreraino igoko gara eta gero guztiok Done Lorenzoko baselizan elkartuko gara. Han askaria eta umeentzako jolasak izango ditugu eta gero Luiaondora itzuliko gara.

Kultura ez ezik herri izaera landu nahi duzue horrelako jardunaldiekin, ezta?

Bai, gainera aurten aldaketa txikia egin dugu. Orain arte ekitaldi guztiak Gizarte Etxetik gertu egiten genituen, baina aurten, adibidez, ekintzaren bat Aretx Malatoaren pista estalian egingo dugu baten bat. Helburua da hortik gertu, etxebizitza berrietan bizi direnak erakartzea.
Hori da gure lana eta gure erronka. Ez bakarrik aste honetan baizik eta administrazio batzarraren eguneroko jardueran.
Aste Kulturalaz gain Gabonetan Olentzeroren egitaraua eta oraintxe bertan bagaude lantzen Madalena Jaiak eta gero Done Domingo eta Done Lorenzo jaiak izango ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide