"Bitxia izan zen Paris Hilton ezagutzea Beverly Hills-en egon nintzenean"

Erredakzioa 2014ko eka. 16a, 10:21

ITSASO BOLIVAR (Arespalditza, 1990) nazioarteko esparruan lan egiten duen modeloa da. Estatu Batuetan eta Europako hainbat aldizkaritan agertu da eta dagoeneko 4 urte eman ditu profesional munduan. 

 

Nola bilakatzen da Arespalditzako neska bat mundu mailako ospea duen modelo batean?

ITSASO BOLIVAR (Arespalditza, 1990) nazioarteko esparruan lan egiten duen modeloa da. Estatu Batuetan eta Europako hainbat aldizkaritan agertu da eta dagoeneko 4 urte eman ditu profesional munduan. 

Nola bilakatzen da Arespalditzako neska bat mundu mailako ospea duen modelo batean?

Dena duela 4 urte hasi zen, dentistak brakets-ak kendu zizkidanean. Berak nire amarekin hitz egin zuen pertsonalki, modaren industrian izan nintzakeen aukeren inguruan.

Mundu horretaz zekien pertsona batekin bilera izateko helbidea eman zion. Horren ostean eskualdeko aldizkari batean agertzeko casting bat egitea eskaini zidaten, baina beste neska bat aukeratu zuten azkenean.

Dena den, momentu horretan bertatik zebilen scouter batek -kalean fitxaketak egiteaz arduratzen den pertsona batek- modelo izatea eta Bartzelonara joatearen ideia proposatu zidan. Nazioarte mailan lan egiten hasi nintzen apurka-apurka. Mundu mailako asteko New Face-a (modelo hasiberria) hautatu nindutenean munduko hainbat txokotako agentziak nigatik interesatu ziren.

Edozein lanetan hastean dena da zaila, dena berria delako. Bartzelonara joateko eta honetan lan egiten hasteko aukera aurkeztu zitzaidanean izutu egin nintzen. Hainbeste izutu ninduen, ezen billetea eskuratuta ezetz esatea erabaki nuela.

Alde batetik, mundu guztiz ezezaguna da, eta ez zen inoiz interesatu zitzaidan ezer, modaz gutxi ulertzen bainuen. Era berean, bidaiatzearen eta nire ingurugirotik aldentzearen ideiak larritu egin ninduen. Hala ere, denbora eman zidaten eta hiru hilabeteren bueltan animatu egin nintzen, nire buruari aukera bat eman eta probatu nezakeela pentsatuaz.



Nola sentitu zinen hasieran horren mundu ezezagun zein ikusgaira sartzean? Norbaiten laguntza jaso zenuen lehen pausoak ematen edo zuk zeuk egin duzu bidea?

Hasiera batean dena suertatu zitzaidan apur bat zaila. Herri batetik hiri batera bizitzera joatea... horrekin soilik asko izan nuen!

Bakarrik egin nuen lehen bidaia New Yorkera izan zen eta aldaketa niretzat erraldoia izan zen.

Beste alde batetik, zapatilak albo batera utzi eta takoietan ibiltzen ikasi behar izan nuen, eta aldaketa niretzat izugarria izan zen. Era berean, janzten nuen arropan tentu gehiagoz aukeratzen hasi behar izan nintzen.



Hainbeste arrakasta horren denbora gutxian bertigoa sorrarazten du?

Egia esan, hasi nintzenetik ez dut inoiz pentsatu honi esker biziko nuenik. Lanak apurka-apurka joan dira agertzen eta, ia oharkabean, lau urte igaro ditut honetaz bizitzen.



Urte hauetan zehar ezagutu izan duzu inoiz ezagutuko ez zenuelakoan zeunden pertsonarik? Zer sentsazio sorrarazten du horrek?

Inoiz pentsatuko ez nukeen pertsonekin egin dut topo. Aurkezpen eta ekitaldi askotara pertsona ezagunak gonbidatzen dituzte oihartzun mediatiko handiagoa lortzeko. Bitxiena Paris Hilton ezagutu nuenekoa izan zen, Beverly Hills-en egon nintzenean.



Sight agentziarekin egiten duzu lan, zer lan mota egiten dituzu? Zeintzuk dira zure lankideak? Munduko zein txokotatik ibili zara lan egiten?

Moda munduan bi perfil daudela esan daiteke. Alde batetik, modelo komertzialagoak daude, telebistako iragarkiak egiten dituztenak. Bestetik, aldizkariak eta ibiltokiak egiten dituztenak daude. Zure ezaugarrien araberakoa da.

Nire agentziak mundu osoko modeloak ordezkatzen ditu, eta Espainian lan bat lortzen dutenean eurekin dator. Horregatik, mundu osoko lankide asko ezagutzen ditut: New York, Kalifornia, Paris, Milan, Londres, Alemania, Amsterdam, Errusia, Maroko eta, estatu mailan, Bartzelona eta Madrilekoak.



Moda mundua izan dituzun lorpenen artetik zein nabarmenduko zenuke?

Seguru asko ilusio gehien egin didan lana Harpers Bazaar-en aldizkarian egindakoa izan da, nire editorialak normalean nazional mailakoak dira nazioartekoak baino. Beste aldetik, Fashion film batean parte hartzeko aukera izan nuen, Malibun, eta izugarri gustatu zitzaidan.



Zer ezberdintasun ikusten dituzu modaren inguruan dagoen pertzepzioaren eta bertan lan egitea suposatzen duenaren artean? Zein da zure eguneroko errutina?

Mundu zaila da. Ez da bertan lan egin baino lehen imajinatzen nuena bezalakoa. Mentalki nahiko sendoa izan behar da. Denbora asko igarotzen duzu etxetik kanpo eta prest egon behar zara bihar agian Londresera joateko eta etzi Parisera. Horregatik, ezin duzu zure burua antolatu ez eta planik egin ere.

Ez dut inolako errutinarik. Eta izan nahiko banu ere, ezingo nuke. Egun bakoitza zeharo ezberdina da aurrekoekiko eta inoiz ez dakizu non egokituko zaizun bihar lan egitea.



Zeintzuk dira mundu honetatik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? Zer nolako sakrifizioak eskatzen dizkizu?

Gehien kostatzen zaidana hemen daukadan guztiaz urruntzea da, maite dut etxean egotea!

Beste aldetik, bidaiatzea ere gogoko dut, jende eta bizitza eta kultura estilo berriak ezagutzea.



Zeintzuk dira zure hurrengo lanak?

Argitaratzeke dauden nire hurrengo lanak Vanguardiarako eta Amerikako Cosmopolitan aldizkarirako egindako argazki batzuk dira. Inditex enpresarekin ere lanean nabil web bidez eta hilabete honetarako lan bat daukat konfirmatua Parisen, ezkontza katalogo baterako.



Aiaraldetik kanpo bizi zara, zer datorkizu burura zure jatorriaz galdetzen dizutenean?

Egia esan izugarri maite dut bizi naizen tokia, eta itzultzen naizen bakoitzean nagikeria ematen dit itzuli beharrak.

Nongoa naizen galdetzen didaten bakoitzean harritu egiten dira, nire ezugarriengatik Frantziakoa edo beste edozein lekutakoa naizela uste dutelako.

Beti eraman ohi dut hemengo argazkiren bat mugikorrean eta erakusten dudanean jendea liluratua geratzen da. Nyc-eko argazkilari bat hemengo paisaia ederrekin hain geratu zen liluratua, ezen hona etorri eta proiektu bat garatzea ari da planteatzen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide