"Ikastola da Aiara udalerria egituratzen duen zerbitzuetako bat"

Erredakzioa 2014ko eka. 13a, 14:47

 

NEREA GOTI (Zaratamo, 1969) Etxaurren Ikastolako Guraso Elkartean dago eta elkarteak antolatutako jaiari buruz hitz egin ez ezik, Ikastolak izango dituen erronkak ere aipatu ditu elkarrizketan.

Zertan datza Etxaurren Ikastolan egingo duzuen jaia?

Ekitaldiak hasiko dira 11:00k aldera aurpegiak margotuz. Aurten aldaketa edo berrikuntza gisa antzinako umeentzako jolasak egingo ditugu: sokatira, txinga...

 

NEREA GOTI (Aiara) Etxaurren Ikastolako Guraso Elkartean dago eta elkarteak antolatutako jaiari buruz hitz egin ez ezik, Ikastolak izango dituen erronkak ere aipatu ditu elkarrizketan.

Zertan datza Etxaurren Ikastolan egingo duzuen jaia?

Ekitaldiak hasiko dira 11:00k aldera aurpegiak margotuz. Aurten aldaketa edo berrikuntza gisa antzinako umeentzako jolasak egingo ditugu: sokatira, txinga...

13:30ean azken ikasturteko ikasleak agurtzeko ekitaldia egingo dugu eta horren ostean herri bazkariari ekingo diogu. 90 edo egongo gara. Eta arratsaldean disko festarekin eta askariarekin bukatuko dugu eguna.

0 urtetik hasita 12 urte bitarteko umeak egongo dira jaian. Azkenengo hauek hurrengo ikasturtean institutuan ibiliko dira.

Senideek ere parte hartuko dute eta horregatik da garrantzitsua guretzat. Senideen arteko jaia ere badelako.

 

Nola bururatu zitzaizuen horrelako jaia antolatzea?

Ezin dizut esan aspalditik ospatzen baita jaia. Ikasturteari bukaera emateko modu on bat da.

Bestalde, Ikastola da Aiara udalerria -24 herrik osatzen dutena- egituratzen duen zerbitzuetako bat. Senideentzako aukera ona da gure arteko harremanak sendotzeko. Gutxitan elkar ikusten dugu, oso sakabanaturik bizi baikara.

 

Zeintzuk dira hurrengo ikasturtean Ikastolak izango dituen erronkak?

Murrizketen ondorioz arazoa daukagu. Aurreko ikasturtetan hasi ziren neurri bat ezartzen. Aspaldi existitzen zen baina ez zuten indarrean jarri.

Horren arabera Ikastolatik bi kilometrora edo hurbilago bizi direnek ez dute eskubiderik Hezkuntza Sailak jartzen duen garraio publikoa erabiltzeko.

Gure kasuan ulertezina da, guk ez baitugu oinez joateko modurik: ez dago biderik, ez espaloirik, ez ezer...

Hau da, gure kasuan, neurri hori aplikaturik 500 metrora bizi dena ere ezin du oinez joan. Errepidetik joan beharko litzateke bestela. Ezinezkoa da hori.

Behin baino gehiagotan tratatutako gaia da eta pentsatzen genuen iaz konponduta egongo zela, Legebiltzarrean onartu baitzen. Baina azken hilabeteetan ikusi dugu Hezkuntza Sailak ez duela jarrera aldatu: bi kilometroko perimetroa egiten du Ikastolaren inguruan eta horren baitan bizi direnek ez dute garraioa erabiltzeko eskubiderik.

Horren ondorioz kendu dizkiete jantokian geratzeko diru-laguntzak. Eskubide bat galdu ostean bestea ere galtzen da. Horrekin oso kezkatuta gaude.

Gure kasuan ikusten dugu ez dela batere zilegi eta ikustea besterik ez dago errepidearen egoera zein den.

Indar politiko ezberdinen artean hainbat mugimendu egiten daude horri konponbidea emateko eta itxaroten gaude. Hezkuntza Sailean, antza, araudi berria prestatzen daude eta araudi horrek salbuespen batzuk -landa eremuko egoera- aintzat hartzea.

Edozein kasutan, bi kilometro oinez egitea ume batekin oso distantzia luzea da urtean zehar. Gure kasuan gainera ezinezkoa da.

Ez dugu guk bakarrik esaten. Ertzaintzak berak adierazi du txostenetan ezinezkoa dela gu errepidetik oinez joatea.

Gure ikasleen eskubideak daude kolokan. Baina landa eremuko ikastetxea izanik ulertzen dugu horrelako neurriek min egiten diotela Ikastolari.

Senide askorentzat neurri horren ondorioek atzera bota dezakete Ikastolan izena emateko orduan.

LOMCEren eraginaz gain hori da gure kezka garrantzitsuena.

 

Ikastolaren inguruan zer aipatuko zenuke bereziki?

Etxaurren Ikastola aiarar guztien Ikastola da. Ikastola txikia da eta senideen arteko harremana sendoa da.

Gure arteko harremana oso hurbila da. Harreman horiek landu ditu Ikastolak eta gainera oso sustraituta dago herrian. Gure inguruan dauden ikastetxeak kalitate onekoak dira eta aukerak badaude, baina Aiaran ikastea oso garrantzitsua da aiarar zaren neurrian, lotura bat duzulako.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide