Etxaurren Ikastolako guraso elkarteak Aiarako umeentzako jaia antolatu du datorren larunbaterako, ekainak 14. Ekintza ezberdinez beteriko eguna izango dute aurretik, goizeko 11:00etan hasiko delarik, amaitzear dagoen kurtsoari agur esateko.
Esan bezala, jaia 11:00etan hasiko da eta jarraian aurpegiak margotzeko eta betiko jolkoetara (lokotx bilketa, sokatira…) jolasteko aukera izango dute parte hartuko duten umeek.
Jai giroa aprobetxatuz, Ikastolako azken ikasturteko ikasleei agurra egingo diete 13:00ak aldera. Eta ordu bat geroago, 14:00etan, herri bazkari mundiala egingo dute hurbildutako ume eta guraso guztientzako. Jai egunari amaiera emateko arratsaldeko 16:30etatik aurrera disko festa izango dute, baita askaria ere; era berean, txosna egongo da egun osoan zehar.