Aiarako udal-aurrekontuak eta udal-lagileen lanpostuen balorazioa onartu dira

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mai. 13a, 12:21

Diru kopuruaren aldetik 200.000 euro inguruko igoera egon da

Urteko aurrekontuak onartu zituen Aiarako Udalak Osoko Bilkuran, atzo. Aurrekontuen bozketan Bilduk aldeko bozka eman zuen, EAJ eta PP abstenitu egin ziren eta Aiara Batuz kontra azaldu zen.

Diru kopuruaren aldetik 200.000 euro inguruko igoera egon da

Urteko aurrekontuak onartu zituen Aiarako Udalak Osoko Bilkuran, atzo. Aurrekontuen bozketan Bilduk aldeko bozka eman zuen, EAJ eta PP abstenitu egin ziren eta Aiara Batuz kontra azaldu zen.

 Diru kopuruaren aldetik “igoera txiki” bat eman da, Josu Artetxe Aiarako alkatearen hitzetan. Iazko aurrekontua 190.0000 euro ingurukoa bazen, aurtengoa 212.0000 euro ingurukoa da. Igoera horren arrazoietako bat udal-langileen lanpostuen balorazioa egiterakoan soldatak egokitu izana da, alkateak adierazi duenez.

 Aurtengo aurrekontuak bi erronka nagusi izango dituela azaldu du Artetxek. Lehena, Luiaondoko anbulategi proiektua aurrea eramatea. Alkateak jakinarazi du Arabako Foru Aldundiari zein Osakidetzari diru-laguntzak eskatu dizkiotela proiektua finantzatzeko. “Proiektuak dirua balio du, eta hori oso kontuan izan dugu aurrekontuak egiterako orduan”.

 Bigarren erronka Foru Aldundiari Porikiroldegia egiteko erabiliko zen diru-laguntza itzultzean datza (proiektua bertan behera geratu baitzen), Artetxeren esanetan. Alkateak gaineratu du aldunditik azken momentuan neurri berri batzuk etorri direla, eta horrek “aurrekontuak baldintzatu” dituela.

 Aiara Batuz-en aurrekontuak                                                                                                                                                                                     Aiara Batuz-ek bere aurrekontu proposamen propioa aurkeztu zuen Udal Osoko Bilkuran. Plataformak azaldu zuen iazko aurrekontuen bozketan alde bozkatu zuela, udal-gobernuaren aurrekontuetan hainbat zuzenketa egin ahal izan zituelako. Baina zuzenketa horiek, Aiara Batuz-etik salatu dutenez, ez dira aurrera atera. Horregatik erabaki zuten euren aurrekontu propioa aurkeztea; baina udal-gobernuaren aurrekontua onartu zenez, Aiara Batuz-ena bertan behera geratu zen.

 EAJk, bere aldetik, aurrekontuen aurka bozkatu zuen iaz, porikiroldegiaren diru-laguntza Foru Aldundiari nola itzuliko zitzaion zehazten ez zela argudiatuta. Aurten, berriz, abstenitu egin da, aurrekontuetan diru-itzulera hori planteatzen delako.

 Lanpostuen balorazioa                                                                                                                                                                                   Aurrekontuak ezezik, udal-langileen lanpostuen balorazioa ere onartu zen osoko bilkuran. Garrantzi handikoa da balorazio hori, Artetxeren iritziz. “Beharrezkoa da langileak pozik eta eroso sentitzeko”. 30 urtetan egin den lehen balorazioa dela azaldu du alkateak, eta gaineratu du bi urte eman dituztela prestatzen. Langileen postuen arteko desorekak zuzentzea izan da xedea, alkatearen hitzetan.

 Horretarako langileekin, ordezkari sindikalekin zein beste alderdiekin bildu dira. “Adostasunak eta desadostasunak egon dira, prozesu luzea izan da”. Baina emaitza pozik egoteko modukoa dela azapimarratu du Artetxek. Soldatak bere horretan mantendu eta, aldatzekotan, igo egingo direla eta euskararen egoera hobetzeko pausoak eman direla ere aipatu du. Hala, lanpostuetara jende berria sartzen denean euskarazko profila bilatuko dutela azaldu du alkateak. Alderdi guztiek lanpostuen balorazioaren alde bozkatu zuten, Aiara Batuz ezik, kontra azaldu baitzen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide