Hitzaldiak, kirola eta abeltzaintza uztartuko ditu aurtengo San Isidro azokak

Erredakzioa 2014ko mai. 12a, 11:17

San Isidro azoka maiatzaren 15ean ospatuko dute. Baina hori ez ez ezik, Aiarako Lehenengo Sektorearen III. Astea ere antolatu dute.

Bi ekimenak uztartzen dituen egitarauak maiatzaren 13an izango du hasiera. Bihar 18:30ean Aiarako Lehenengo Sektorearen III. Astea irekiko du Jesus María Garayok hitzaldiaren bitartez. Arespalditzako erabilera anitzeko aretoan egingo du.

San Isidro azoka maiatzaren 15ean ospatuko dute. Baina hori ez ez ezik, Aiarako Lehenengo Sektorearen III. Astea ere antolatu dute.

Bi ekimenak uztartzen dituen egitarauak maiatzaren 13an izango du hasiera. Bihar 18:30ean Aiarako Lehenengo Sektorearen III. Astea irekiko du Jesus María Garayok hitzaldiaren bitartez. Arespalditzako erabilera anitzeko aretoan egingo du.

Maiatzaren 14an goizean eta arratsaldean bola-jokoa izango da protagonista Kexaako bolatokian. Arratsaldean, 18:30ean hain zuzen ere, Gorobeli buruzko iragana, oraina eta etorkizuna eztabaidatuko dute Jesus María Garayok, Salvagoro Elkarteak, UAGA sindikatuak, Arabako Espeleologia Taldeak eta Aiarako abeltzainek.

Azoka

Maiatzaren 15ean ospatuko dute San Isidro Aiaran. Arespalditzako kaleetan. 09:30etatik aurrera Euskal Herriko Artisautza-produktuen erakusketa eta salmenta egongo da. 10:30ean, aldiz, behien -frisiarrak, piriniarrak, limousinak, txarolesak eta terreñak- ardi latxen, ahuntzen, astoen eta zaldien erakusketa ikusgai izango da.

Aztarna elkarteak ere ekarpena egingo dio azokari eta antzinako nekazari tresnak erakutsiko ditu. 12:45ean herri-kirolen txanda izango da eta 13:00etan tokiko eta eskualdeko gazta eta txakilona dastatzeko aukera emango dute. Bestalde, zenbait txakolin-upategiren aurkezpena egingo dute.

Umeentzako lekua ere egongo da, puzgarriak jarriko baitituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide