Etxaurren ikastola hizpide Eusko Legebiltzarrean

PSE-EEko parlamentari eta Hezkuntza sailburu ohi Isabel Celaak Etxaurren ikastolako 12 ikasleren egoerari buruzko galdera egin du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Kontua da ikasle horiek eskola-garraio zerbitzurik gabe utzi dituztela, eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko ordezkariak jakin nahi duela ea 2014/2015 ikasturteari begira zerbitzu hori bermatuta izango ote duten.

PSE-EEko parlamentari eta Hezkuntza sailburu ohi Isabel Celaak Etxaurren ikastolako 12 ikasleren egoerari buruzko galdera egin du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Kontua da ikasle horiek eskola-garraio zerbitzurik gabe utzi dituztela, eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko ordezkariak jakin nahi duela ea 2014/2015 ikasturteari begira zerbitzu hori bermatuta izango ote duten.

Arazoaren muina da, hain zuzen, ikastetxeetatik 2 km edo gutxiagora bizi diren ikasleak garraio-zerbitzurik utzi dituztela. Neurri horrek, bada, Arespalditza, Menagarai eta Zuatzako 12 ikasleri eragin die. Celaak berak eta Etxaurren ikastolako Gurasoen Elkarteak bere garaian azaldu zutenez, dena den, Aiarako Udalerria sakabanatuta dauden 24 herrik osatzen dute eta ikastetxera iristeko era bakarra trafiko handiko errepideak dira, ez dago oinezkoentzako biderik. Hori dela eta, pentsaezina zaie ibilbidea oinez egitea.

Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, 2014ko otsailaren 17an izan zen legebiltzarrean, eta eskola-garraioari buruzko araudia zorrozki aztertuko zutela esan zuen. Isabel Celaak egin berri dion galdera, beraz, adierazpen horien ondorio izan da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide