Aiara Batuzek 2014ko aurrekontuen berezko proposamena aurkeztu du

Erredakzioa 2014ko mai. 7a, 11:16

Aiara Batuz taldeak 2014ko aurrekontuen inguruko proposamena du. Orain arte Udal Gobernu Taldeak egindakoari zuzenketak egin dizkiote, baina Aiara Batuzen ustez Bilduk ez ditu onartutako zuzenketak bete. Ondorioz, aurrekontu proiektua aurkeztuko dute.

Aiara Batuzek uste du bere proposamena Bildurena baino hobeagoa dela eta PP eta EAJ alderdiei eskatu die horren alde egitea. Bestela, beste aurrekontu alternatibo bat egiteko prest agertu da Aiara Batuz.

Aiara Batuz taldeak 2014ko aurrekontuen inguruko proposamena du. Orain arte Udal Gobernu Taldeak egindakoari zuzenketak egin dizkiote, baina Aiara Batuzen ustez Bilduk ez ditu onartutako zuzenketak bete. Ondorioz, aurrekontu proiektua aurkeztuko dute.

Aiara Batuzek uste du bere proposamena Bildurena baino hobeagoa dela eta PP eta EAJ alderdiei eskatu die horren alde egitea. Bestela, beste aurrekontu alternatibo bat egiteko prest agertu da Aiara Batuz.

Murrizketak

Aiara Batuzen ekimenak bi arlo ditu. Alde batetik Udal Gobernu Taldeak prestatutako sailei murrizketak egitea proposatzen du eta bestalde sail berriak sortzearen beharra adierazi du.

Murrizketen aldetik 10 puntu jaso ditu:

  • Telefonian aurreztea. Ez dute ulertzen 500 euroko fakturak izatea hilero.
  • Aiara osoari zuzendutako orri informatiboa ez denez egingo 10.000 euroko saila kentzea nahi dute.
  • Aholkularitza juridikoaren saila murriztea, 25.000 eurokoa baita eta Batzar Administratiboen zerbitzua ez du jasotzen.
  • Kloradore zerbitzuaren harira, zenbait batzar administratibok zuzenean kontratatu dutenez, Aiara Batuzek uste du sailak ez duela bere osotasunean jarraitu behar.
  • Aiarako jaien aurrekontua murriztu.
  • Kexaako turismo bulegoaren garbiketa ez ordaintzea, lokala ez baita udalarena.
  • Laudio eta Amurrioko Udalen kiroldegiak erabiltzeko hitzarmena lortzea ezinezkoa denez, helburu horretara bideratzen den diru kopurua beste sail batera zuzentzea nahi du Aiara Batuzek.
  • Araba Euskaraz ekimenari ematen zaion diru-laguntza kentzea proposatzen du taldeak. Aiara Batuzen ustez euskara ikasteko aukera ziurtatuta dago sare publikoaren bitartez.
  • Udaletxean egin nahi dituzten lanen beharrik ez dute ikusten, ondorioz, bertan behera uztea proposatzen du Aiara Batuzek. Horrela 10.000 euro aurreztu nahi dituzte.
  • Kreditu globalari egiten den zuzkidura ez egitea. Horren helburua, Aiara Batuzen iritziz, sailen arteko desorekak ekiditea da. Beste planifikazio mota proposatzen dute.

Sail batzuetan diru kopurua gehitzea

Murrizketak ez ezik, zenbait sailen bitartekoak gehitzeko asmoa ere badu Aiara Batuzek. Hurrengoak, hain zuzen ere:

  • Udal langileen jarduera indartzeko behin behineko beharginak kontratatzea.
  • Aiarako jaien saila murrizten den diru kopurua -7.000 euro- batzar administratiboen jaien antolakuntzara bideratzea.
  • Batzar administratiboetan lanak egiteko 51.000 euroko saila sortzea.
  • Aiarako Kuadillari transferentzia egitea birziklatzeko puntuak jarri ditzan.
  • Nagusiak Amurrioko anbulategira joan daitezen garraio zerbitzua sortzea 25.000 euroko sailaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide