Aiarako udalak, Etxaurren ikastolaren bidez, udan Donostiako Ondarreta udal aterpera joateko udalekoa antolatu du. Hala, 1998 eta 2007 urte bitartean jaiotako gazteak ekainaren 24tik 27ra udalekutan joateko aukera izango dute apirilaren 22tik maiatzaren 16rarte. Udalean, Luiaondoko bulegoan edo interneten bidez izena ematen badute.
Plazak izena eman diren ordenean eskainiko dira, baldin eta udal zergak ordainduta badituzte. Aiarako gazteek lehentasuna izango dute baina Aiaran erroldatuta ez daudenei joateko aukera emango zaie. Gehienez 30 gazte joan daitezke, beti ere 23 plaza betetzen badira. Parte hartu nahi duen umeak, 100€ ordaindu beharko ditu, bi epetan ordaintzeko aukera izanda.
Aiarako udaletxean edo Luiaondoko bulegoan izena eman daiteke inskripzio orria eta osasun txartelaren kopia aurkeztuz. Interneten bidez egiteko aukera dago www.aiarakoudala.com atarian.