Larunbatean hasiko dira Aiarako jaiak

Ekintzez josita dago aurtengo egitaraua. Hiru egunez, askotariko aukerak izango ditugu jaiez gozatzeko: mendi-ibilaldia, herri-bazkaria, dantzaldiak, herri-kirolak, umeentzako tailerrak, danborrada...

Ekintzez josita dago aurtengo egitaraua. Hiru egunez, askotariko aukerak izango ditugu jaiez gozatzeko: mendi-ibilaldia, herri-bazkaria, dantzaldiak, herri-kirolak, umeentzako tailerrak, danborrada...

Aiarako Udalak, hortaz, hedabideetara bidalitako prentsa-oharrean “deialdi berezi bat egin nahi du, gure bizilagunek aktiboki parte har dezaten antolatutako jardueretan, eten bat egin dezaten gure errutina eta eginbeharretan, eta jaiak kalean bizi ditzaten, bizitoki sakabanatuetan bizi garen herritarren arteko jai-giroa berreskuratzeko". Ildo horretan, eta eguraldia aitzakia izan ez dadin, euria eginez gero karpa jarriko dutela jakinarazi digute.

Halaber, azken hilotan elkarteek eta herritarrek egitaraua osatzeko egin duten lana eskertu nahi izan du. Izan ere, egitarauko jarduera asko herritarrek eurek antolatu dituzte.

Jaiak, esan, bezala, larunbat goizean hasiko dira, 8:30ean abiatuko baita Prontxi ibilaldiaren 2. edizioa. Arespalditzatik atera eta Pagonabarra mendira joango dira.

Txupina 13:00etan jaurtiko da, baina horren aurretik, 12:30ean, pregoia irakurriko dute Menagaraiko Amor Misericordioso ikastetxeko ordezkariek. Ikastetxeak 75 urte bete dituela- eta, aiararrek erabaki dute haiei ematea ardura hori.

Aurten Añes herriak piztuko du zuziri ofiziala, eta horren ondoren 23 zuziri jaurtiko dira: bat Aiarako 24 herri bakoitzeko. Orain zenbait urte abiarazitako errituari jarraituz, zera bilatzen da: Aiara osatzen duten 24 herriek parte hartzea jaietan, “udalerria osatzen duten 24 errealitateen ordezkari legez”.

Txupinaren ondoren, 14:30 aldera, herri-bazkaria izango da. Udalak aulkiak eta mahaiak jarriko ditu, bai eta ura eta ardoa ere, baina janaria norberak eraman beharko du. Egun horretan, goizean, bus-zerbitzua egongo da, herrietako jendea Arespalditzara eramateko. Halaber, larunbat eta igande gauean ere busa egongo da. Atxikita dituzuen agirian ageri dira ordutegiak. Jaietako egitarau osoa ere han aurkituko duzue.

 

Genero-berdintasunaren aldeko kanpaina

Bestalde, Aiarako Udalak genero-berdintasunaren aldeko kanpaina bat abiarazi du. "Aiaran = + da" lemapean, eta Arabako Foru Aldundiarekin batera, San Prudentzio jaietan eta udalerriko 24 administrazio-batzarretako jaietan genero-berdintasunaren gainean sentsibilizatu nahi ditu herritarrak, eta Udalak gai horrekin duen konpromiso politikoa eta soziala berretsi nahi du jaiak antolatu eta ospatzean. Hala, bada, kanpainaren leloa duten txapak banatuko dituzte, eta txupina botatzean jai parekideen aldeko mezua zabalduko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide