Joseba Elejalde da Aiarako PP-ko presidente berria, Santiago Abascal ordezkatuta karguan

Erredakzioa 2014ko api. 13a, 18:15

Atzo Kexaan ospatu zen Aiarako Alderdi Popularraren VI. kongresuan Joseba Elajalde Artziniegako zinegotzi popularra hautatu zuten eskualdeko presidente. Elejalde hautagaiak alderdi popularreko militanteen bozen % 100 eskuratu zuen Kexaan. Santiago Abascal Escuzak martxoaren bukaeran ezagutzera eman zuen 33 urteren ostean politikagintza aktiboa utziko zuelan"nekeagatik batez ere".

Atzo Kexaan ospatu zen Aiarako Alderdi Popularraren VI. kongresuan Joseba Elajalde Artziniegako zinegotzi popularra hautatu zuten eskualdeko presidente. Elejalde hautagaiak alderdi popularreko militanteen bozen % 100 eskuratu zuen Kexaan. Santiago Abascal Escuzak martxoaren bukaeran ezagutzera eman zuen 33 urteren ostean politikagintza aktiboa utziko zuelan"nekeagatik batez ere".

Arcos de Quejana hotelean ospatutako kongresuan Euskadiko Alderdi Popularreko goi-kargu asko bildu ziren, Arantza Quiroga, Carlos Urquijo eta Alfonso Alonso besteak beste. Quiroga presidenteak Abascal familiaren lana aitortu nahi izan zuen "urte guzti hauetan kuraia adibide itzela izan zarete".

Santiago Abascalek ere esker hitzak izan zituen alderdi popularreko kideentzat, eta aurrerantzean ere alderdiko afiliatu izaten jarraituko duela jakinarazi zuen. Era berean, askatasuna ez dela negoziatzen adierazi zuen Abascal Escuzak Kexaan, "ez eta Espainiako batasuna ere". Hitz hartzean Aiara Kantzilerra gogora ekarri zuen, "bera izan zen ziurrenik lehenengo europazalea, askok ahaztu nahi omen dute hori, existitzen ez diren mugak bilatuz".  Bere despedidan alderdi popularra utzi eta VOX alderdiko idazkari nagusi den Santiago Abascal Conde semea ere izan zuen ondoan Kexaako ekitaldian. 

Joseba Elajalde presidente hautatu berriak hitza hartu eta "gastu soziala benetan behar duten pertsonen eskuetara iritsi dadin" instituzio desberdinen arteko akordioak sustatuko dituztela adierazi zuen. Era berean Aiaran turismoa handitzeko garrantziaz hitz egin zuen, "sektore honek eskualdeko ekonomia babestu dezan".

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide