Euskara-planaren aholkularitza batzordea osatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko api. 10a, 07:56

Aiarako Udalak urrats berri bat egin du 2014-2017 aldirako euskara-plana garatzeko Euskararen Aholku Batzordearen sorrerarekin. Beste bi kide berri sartzearekin batzordea gutxi gorabehera osatuta eta aurrera egiteko moduan geratu da. Bertan, besteak beste, talde politikoetako, elkarteetako eta ikastolako ordezkariak daude. 
 
Josu Artetxe alkatea bera izango da talde politikoen ordezkari bertan, eta berak adierazi duenez, haien asmoa da “sektore guztietara” zabaltzea, “ahalik eta adostasun handiena izateko”, euskarak “kontsentsua” behar duelako.

Aiarako Udalak urrats berri bat egin du 2014-2017 aldirako euskara-plana garatzeko Euskararen Aholku Batzordearen sorrerarekin. Beste bi kide berri sartzearekin batzordea gutxi gorabehera osatuta eta aurrera egiteko moduan geratu da. Bertan, besteak beste, talde politikoetako, elkarteetako eta ikastolako ordezkariak daude. 
 
Josu Artetxe alkatea bera izango da talde politikoen ordezkari bertan, eta berak adierazi duenez, haien asmoa da “sektore guztietara” zabaltzea, “ahalik eta adostasun handiena izateko”, euskarak “kontsentsua” behar duelako. Gainera, adierazi du “euskaltzale” guzti-guztien ekarpena eskertuko duela batzordeak. 

Zeharkako plana

Artetxeren esanetan, euskara planak “transbersala” izateko helburua du, arlo guztietan ezarri eta praktikan jartzeko. Alkateak uste du oraingo udal-gobernua agintean dagoenetik aldaketa igarri dela euskarari dagokionez, ahal den neurrian “lehentasuna” ematen ahalegindu direlako. 
Hori dela eta,  Espainiako Gobernuko EAEko Ordezkaritzat ohartarazpen bat bidali du kontratazioetan “diskriminazioa” egon  litekeelako haien ustez, baina Artetxek adierazi du ez daudela kezkatuta eta “kasurik ere” ez diotela egiten.
Planak beraz arlo ugari jasotzen ditu: testuen argitalpena, udaleko erabilera presentziala edota jaietan euskarak duen lekua ere ba; esate baterako, San Isidro egunean salmenta-postuetan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa jarri nahi dute praktikan.
 

San Prudentzio jaiak

2014ko San Prudentzioko jaiei dagokienez, Arespalditza prest dago jaiak hartzeko, eta laster jakinaraziko dituzten egitarauaren zehaztasun guztiak. 
Aurten hiru eguneko jaiak izango dira, apirilaren 26tik 28ra, eta aurreikuspenak oso onak dituzte udaleko arduradunek, izan ere, aurreko urteotan ez bezala, ez dira ospatuko Amurrioko San Jose auzoko jaiekin batera, San Josekoak hurrengo asteburuan egingo dira eta.

Mendi lasterketa, herri bazkaria, herri kirolak, dantzak, kontzertuak... makina bat ekintza izango ditu egitarauak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide