Aurten ere, Aiarako Udalak ludoteka zerbitzua antolatuko du Aste Santu garaian. Ludoteka apirilaren 22, 23, 24, 25, 29, 30 eta maiatzaren 2an egongo da zabalik eta 3 eta 10 urte bitarteko haurrek izango dira erabiltzaileak. Egun horietan zerbitzua 10:00etatik 13:00etara emango da Luiaondo eta Arespalditzan.
Izena emateko epea apirilaren 2tik 10era (biak barne) izango da eta bi pauso jarraitu beharko dira: Izen emateko orria bete (www.aiarakoudala.com web gunean deskargatzeke edo eskatu udaletxean (telefono-zenbakia: 945399013) edo Luiaondoko bulegoan (telefono-zenbakia: 945393332); eta ondoren, behin orria beteta egonda info@aiaraldekoudala.com helbidera bidali edo udaletxean edo Luiaondoko bulegoan aurkeztu.
Tarifa ezberdinak egongo dira: ume bakarra izatekotan 15 euro, 2 anai-arreba izatekotan 26 euro eta 3 anai-arreba izatekotan 33 euro. Leku kopuru mugatuta dago, eta zerbitzua emateko, gutxienez 12 umeko taldea osatu beharko da ludoteka bakoitzean. Taldea osatzen denean, ez da itzuliko matrikularen zenbatekoa. Eta erroldatuak ez daudenek leku libreak eskuratu ahal izango dituzte ere.