Goizeko 07:40an auto bat atera Okondo eta Laudio artean, A-3632 errepidean -Garate muinera heldu baino lehen, Malkuartu bidean-. Autoa errekara erori eta gidaria hil egin da istripuaren ondorioz. Udaltzaingoa eta Ertzaintza hurbildu dira lekura eta suhiltzaileek atera dute gorpua autotik. Fiat Stilotik hildakoa ateratzeko Aiara eta Laudioko Suhiltzaileak elkarlanean aritu dira.
Hedabideek zabaldu dute gidaria Gueñesekoa zela.
Hasiera batean, trafikoa.net, Segurtasun Sailaren atariak, iragarri du beste auto batek jo duela, baina Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den. Garabi bat autoa errekatik ateratzen ari da.
Komunikabide batzuek adierazi dute istripua izotzaren errua izan daitekeela.
Nahiz eta istripua larria izan, trafikoa normala da orain A-3632 une hauetan.