Miruen markaketa

Duela egun batzuk albiste batean jasotakoa Naturayala elkarteak berak azaldu du bere blogean:

Duela egun batzuk albiste batean jasotakoa Naturayala elkarteak berak azaldu du bere blogean:

"Otsailaren erdialdean Seo/Birdlife-eko (Espainiako Ornitologia elkartea) teknikariek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, hiru miru gorri harrapatu zituzten Aginaga herrian (Aiara) eta GPS-GSM igorgailuekin markatu zituzten. Jarduera hau Migra programaren baitan dago sartuta eta neguko migrazio-mugimenduak aztertzea du helburu. Hiru miru gorrien izenak hauek dira: Aginaga, harrapatua izan zen lekuaren omenez, Ataria eta Pobes.

Horrez geroztik, beren mugimenduak Seoren web gunearen bitarteaz jarraitu daitezke: www.migraciondeaves.org. Gure blogaren bitartez miru hauek egiten dituzten migrazio-ibilbideen zein beren ugalketarako lekuen berri emango dizuegu.

Aipatutako miruak harrapatzeko Aguiñiga Gaztandegiko familiaren laguntza ezinbestekoa izan zen, artzakurren janariaren soberakinekin hegaztiak tranpetara erakartzea lortu baitzuten, hainbat egunetan saiakerak egin eta porrot egin ondoren.

Zentzu horretan, nabarmentzekoa da herri txiki honetako biztanleen artean berri honek sortu duen jakin-mina. Izan ere, uda partean aipatutako herrian hitzaldi bat egitea aurreikusi dute, ez bakarrik gure basoko faunaren inguruko ezagutzan aurrerapausoak egiteko, baita ikerketa zientifikoak landa guneetara gerturatzeko helburuarekin ere, askotan bateraezinak eta errealitatetik urrunduak baitirudite.

Gogora dezagun, miru gorria (Milvus milvus) galzorian egoeran katalogatuta dagoela maila nazionalean zein autonomikoan, 1994 eta 2004 urte bitartean %50eko gainbehera jasan ostean. Hortaz, ikerketarako, kudeaketarako eta kontserbaziorako neurriak behar ditu."



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide