XXV. Aiarako Bira: Bigarren etaparen kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2014ko mar. 10a, 17:50

Artziniegak hartu zuen XXV. Aiara Birako bigarren etapa. Eguneko menuan hiru mendate, Artziniegako erdiguneko harri bidea eta 114 gazte gogor borrokatzeko gogoekin. Iñigo Elosegi (Autonervion-Renault) lasterketaren liderra, berriz ere indartsuena bezala agertu zen eta helmugan Unai Diazi (Bathco) minutu ta erdian aurreratu zitzaion.

Artziniegak hartu zuen XXV. Aiara Birako bigarren etapa. Eguneko menuan hiru mendate, Artziniegako erdiguneko harri bidea eta 114 gazte gogor borrokatzeko gogoekin. Iñigo Elosegik (Autonervion-Renault) lasterketaren liderra, berriz ere indartsuena bezala agertu zen eta helmugan Unai Diazi (Bathco) minutu ta erdian aurreratu zitzaion.

Aurretik hamaika erasoaldi egon ziren baina eguneko ihesaldi ona bigarren biran sortu zen, Artziniegako harri bidetik pelotoia igaro zenean. Julen Latorre Amurrioarrak (Opticas Luyando-Ganzedo) eraso gogorra jo zuen eta 25 segundoko tartea erdiestera heldu zen. Ureta inguruan, liderrak tiratuta hamaika ziklistek osatutako talde bat batu zitzaion eta Garabillako bigarren igoeran liderra zen bakarrik ihes egin zuena. Potentzia erakustaldi batez bakarrik egin zituen azken hamabost kilometroak helmugan minutu ta erdian aurreratuz bere iheskideei. Sailkapen nagusiaren buru izateaz gain, Elosegik mendiko eta tarteko helmugen maillota lortu zituen ere. Latorre lehen txirrindulari arabarra da sailkapen nagusian, eta kadeteko lehen urtekoen artean Aritz Zabala (Basati Bike) da liderra.

Hurrengo larunbatean Aiarako Bira Amurriora doa, 44 kilometroko ibilbidea eta Saraube igoera birritan. Nahiz eta oraindik bi etapa falta diren, Elosegi liderrak bere alde du sailkapen nagusia, bere aurkariak ausarta izan beharko dira edo liderraren ahultasun momentu baten esperoan egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide