Gorobelen Burgoseko bi herrik bere lurraldeak itxiko dituzte Aiarako abereak sar ez daitezen

Aiarako Gorobel mendilerroko anaitasunak Arabako Foru Aldundiarekin, Gaztela eta Leongo Juntarekin eta Burgoseko mugan dauden udalerriekin izan du bilera.

Burgoseko herri bik -Teza de Losa eta Lastras de Losa- adierazi dute bere lurraldeak itxiko dituztela Aiarako abereak sar ez daitezen.

Horri alternatiba erantsi diote. Aiarak abere kopurua mugatuz gero, berriro irekiko lituzkete mugak. Aiarak kontrola ezarri dezan 3 urteko trantsizioa eskaini dute Burgoseko herriek, bitartean akordio puntualetara heltzeko atea irekita egongo da.

Aiarako Gorobel mendilerroko anaitasunak Arabako Foru Aldundiarekin, Gaztela eta Leongo Juntarekin eta Burgoseko mugan dauden udalerriekin izan du bilera.

Burgoseko herri bik -Teza de Losa eta Lastras de Losa- adierazi dute bere lurraldeak itxiko dituztela Aiarako abereak sar ez daitezen.

Horri alternatiba erantsi diote. Aiarak abere kopurua mugatuz gero, berriro irekiko lituzkete mugak. Aiarak kontrola ezarri dezan 3 urteko trantsizioa eskaini dute Burgoseko herriek, bitartean akordio puntualetara heltzeko atea irekita egongo da.

Egindako bileraren helburua Burgos eta Arabaren eskumenak zeintzuk diren definitzea izan da, abereek leku batean edo bestean belarra jateko duten eskubidea definitzea hain zuen ere. Historikoki definituta zeuden eskubide horiek aldatzen joan dira: egun Burgosen abeltzain gutxiago daude eta Aiaran aldiz gehiegi, Josu Artetxe Aiarako Alkateak aitortu duen moduan.

Desberdintasun horrek Burgoseko erakundeen jarrera aldaketa eragin du Josu Artetxe Aiarako alkatearen hitzetan. Oreka bilatzea izan da beraz bileraren helburu nagusia. Eginkizun konplexua da: abereen eta abeltzainen eskubideak bermatu behar dira eta mugak aztertu eta hauek definitzerakoan adostasuna lortu.

Eskumenen aldetik muga eta eskubideak definitzeko bilera teknikoa egin zen Aldundien artean. 1984an sinatu zen akordioan aipatzen ziren muga eta eskubide hauek zeintzuk diren argitzeko.

Bilera aurrera eramateko Foru Aldundiaren txosten teknikoa beharrezkoa izan da eta horren prestaketak denbora behar izan du.

Burgoseko herriek itxierak egiten hasteko asmoa Aiarako udaletxeari jakinarazi ziotenean Aldundiarekin harremanetan jarri ziren eta Aldundia Gaztela eta Leongo junta harremanetan jarri zen. Otsailaren 26rako adostutako bilera elkarrizketa horren ondorioa da, beraz. Josu Artetxeren aburuz elkarrizketa eta eztabaida hauek denbora iraun dezakete Burgoseko eta Aiarako abeltzantzaren arteko desoreka nabaria delako eta tartean zenbait tasen ordainketak , mugen definitzea eta abar daudelako. Bi aldeen arteko zintzotasunaren beharra adierazi du bi aldeentzako positiboa den akordioa lortzeko.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak beste baldintza bat aldatu nahi du Gorobel mendilerroaren erabilerari dagokionez. Orain arte abeltzain asko haien animaliak apirilean igotzen hasi dira.

Foru Aldundiak adierazi du oreka mantentzeko eta ingurumena ez urratzeko beharrezkoa dela igoera hori atzeratzea eta maiatzaren 1ean hastea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide