Beste urte batez Arabako Foru Aldundiak eta Artziniegako eta Aiarako Udalek eskaintza kulturala antolatu dute 60 urte baino gehiago duten pertsonentzat.
Martxoaren 6tik apirilaren 8ra arte gai ezberdinak jorratuko dituzten kurtsoak emango dira Artziniega eta Arespalditzan, bakoitzean bost kurtso emango direlarik. Besteak beste, jarduera kultural, historiko edo musikalez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek eta Kepa Murua edo Gasteizko Rondalla izango dira beste askoren artean txostengileak.
Klase hauek doakoak izango dira eta kurtsoetan parte hartzeko beharrezkoa izango duten garraio zerbitzua ere dohainik erabili ahal izango dute. Bestalde, parte hartu nahi izan ezkero, telefono bidez izena eman beharko dute 945 39 90 13 (Aiara) edo 945 39 63 53 (Artziniega) zenbakietara deituz.