Behar fisiko edo sozialak dituzten hirugarren adineko pertsonenganako eguneko arreta zerbitzua eskaintzeko akordioa sinatu dute Artziniegako eta Aiarako udalek. Izan ere, Artziniegako plazak beteta daude, Aiarakoen %80 soilik erabiltzen ari den bitartean. Elkarlanaren ondorioz, bertako agureek, Artziniega edo Aiarako egunerako guneak erabiltzeko aukera izango dute, jatorrizko gunean lekurik ez eta, kasu honetan, Aiarakoan plaza badago. Izan ere, Artziniegako egoitzan, sartzeko aukera izateko itxaroten dauden adinez nagusiko pertsonak daude, erabiltzeko adostutako 10 plazak beteta baitaude. Horregatik eraman da aurrera negoziaketa, aiararrek soberan dituzten plazak artziniegarrek bete ahal izan ditzaten. Dena dela, agureren batek beste herriko egunerako gunea erabiltzen badu, zerbitzua pertsonaren herriko udalak ordainduko du, Aldundiak ematen duen diru laguntza kenduz. Erraztasuna izateko, udaletxe bakoitzak gastu horiek aurreikusiko ditu, urtero ordaintzeko.