Otazuko ur eta gas deposituetan aldaketak egingo dira. Ur araztegiari dagokionez , aste honetan bildu dira URA agentzia, Ugarteko enpresa, komunitatearen ordezkaria eta udala. Izan ere, URAk 2007tik espedientea galdua izan du eta isurketa baimenik ezean Ugarteko enpresak ezin izan du obrarik egin. URAk egindako analisiek, baina, emaitza negatiboa eman dute. Hala ere, lanak egiteko URAk espedientea amaitzeko konpromisoa hartu du. Aiarako udalak, berriz, bitartekari lanak egingo ditu.
Gas deposituari dagokionez, Repsolek Otazun lurperatua duen biltegia kentzea proposatuko du udalak, “gas naturala iritsi denez ez delako behar”. Alabaina, akordioaren arabera, 2019 arte Repsolek erabiltzeko aukera du.Bestalde, Otazuko bi espaloi konponduko dituztela ere aurreratu dute.