Gaur goizean, 07:55ean, beste istripu bat jazo da Luiandon, A-625 errepidean. Bi autok aurrez aurre elkar jo dute eta ondorioz 3 pertsona zauritu dira.
Nahiz eta zaurituek ez duten konorterik galdu eta antza zauri arinak izan Galdakaora eraman dituzte zerbitzu medikoek. Istripua izan dutenen pertsonen artean gutxienez aiaraldear bat dago, hedabideek amurrioarra dela zabaldu dute.
Poliziak errepidea moztu du 09:30ak arte, autoak eta olio orbana kentzeko erabili du denbora hori. Hori dela eta auto ilarak sortu dira Luiaondo, Amurrio eta Laudio artean.
Trafikoaren puntu beltza
2013. urtearen amaieran 3 hildako egon ziren A-625 errepidean gertatutako istripuetan. Hori zuzentzeko radarrak abian jarri zituzten ingurutan.