Aiarako Udalak 2014ko udal kurtsoetara matrikulatzeko epe berria ireki du libre dauden plazak betetzeko asmoz. Eskaintza zabala aurkeztu dute aurten: Yoga, dantza ikastaroak, altzarien zaharberritze tailerra, puntu lanak eta gurpil gaineko patinajea. Otsailak 3 arte egongo da izena emateko epea.
Ikastaroak otsailaren bigarren astean hasi eta ekainean bukatuko dira. Trebakuntza saioak Arespalditza, Luiandon eta Llantenon egingo dira. Izena ematea oso erraza da. Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan zein www.aiaraudala.com web orrian eskuratu daitekeen inskripzio orria bete behar da. Ondoren, jaso den lekuan edo info@aiarakoudala.com helbide elektronikoan entregatu behar da.
Argitu dutenez, izen ematearen ordena jarraituz beteko dira ikastaroen zerrendak. Langabetu eta ikasleentzako prezio murriztua egongo da.