Aurkezpen-ekitaldia udalaren erabilera anitzeko aretoan izango da 19:00etan. Liburua Euskaltzaindiak eman du argitara, Aiarako Udalaren eta Aldundiaren babesarekin.
Abenduaren 16an Gasteizen aurkezpen ofiziala egin ondoren, Aiarako toponimia nagusia liburua Aiaran bertan aurkeztuko da jendaurrean. Ekitaldia gau izango da, hilak 24, arratsaldeko zazpietan Arespalditzako udal-aretoan, Mikel Gorrotxategik eta Felix Mugurutzaren eskutik, haiek biak izan baitira lanaren egileak, Patxi Galérekin batera.
Liburu hau Euskaltzaindiaren Onomastika gaietako Izenak bildumaren hirugarren alea da eta Aiara udalerriko herri eta auzoen izenak biltzen ditu. Aiarako Udalaren ekimen baten ondorioz hasi zen lan hau egiteko asmoa, baina finantzazio-arazoak direla eta, argitalpena zenbait urtez atzeratu da.
Lana hasiera batean pentsatutakoa baino lan zabalagoa da, azkenik 362 orrialde baititu, non herri eta auzo bakoitzaren azalpen historiko, linguistiko eta etnografikoak ematen diren. Azken batean, liburuaren xedea da ondare kultural hau agerian jartzea, hala aiararrek nola gainerako interesatu guztiek hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten.