“Aiarako toponimia nagusia” liburua aurkeztu da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko abe. 17a, 09:43

Atzo eguerdian Gasteizko Arturo Aldecoa Kultur Etxean aurkeztu zen Aiarako toponimo nagusiak biltzen dituen azterlana, Badu Bada erakusketaren egitarauaren barruan. Arabako Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak eman dute argitara Aiarako Udalaren ekimenez abiatutako lanaren emaitza den liburua

Euskaltzaindiaren Onomastika gaietako Izenak bildumaren hirugarren alea aurkeztu zen atzo Gasteizen, Badu Bada kultur programaren jardueren barruan. Liburuak “Aiarako toponimia nagusia” du izena eta, izenak dioen bezala, Aiara udalerriko herri eta auzoen izenak biltzen ditu.

Atzo eguerdian Gasteizko Arturo Aldecoa Kultur Etxean aurkeztu zen Aiarako toponimo nagusiak biltzen dituen azterlana, Badu Bada erakusketaren egitarauaren barruan. Arabako Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak eman dute argitara Aiarako Udalaren ekimenez abiatutako lanaren emaitza den liburua

Euskaltzaindiaren Onomastika gaietako Izenak bildumaren hirugarren alea aurkeztu zen atzo Gasteizen, Badu Bada kultur programaren jardueren barruan. Liburuak “Aiarako toponimia nagusia” du izena eta, izenak dioen bezala, Aiara udalerriko herri eta auzoen izenak biltzen ditu.

Aiarako Udalaren ekimena

“Aiarako toponimia nagusia” liburua Aiarako Udalaren ekimen baten emaitza da, duela urte batzuk Udalak berak, ikusita bideetako seinaletan akats ugari zegoela, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeari eskatu baitzion bertako auzo, etxe eta kaleen izenak idazteko proposamenak egin zitzan.

Lan hori egiten hasitakoan, batzordeak ikusi zuen egokia izan zitekeela izenekin batera azalpen batzuk ematea eta hala sortu zen orain argia ikusi duen lana. Zenbait urtez atzeratu egin da argitalpena, finantzazio arazoak direla eta, baina Euskaltzaindia eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker azkenik publikatu ahal izan da.

Kontzeju eta auzoen izenak eta historia 362 orrialdetan

Liburuak dituen 362 orrialdeetan zehar Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kide diren Patxi Galé, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza egileek udalerriko kontzeju historiko eta auzo nagusien izenak errepasatzen dituzte, leku horien deskribapena ez ezik, izenen jatorriaz, historiaz eta normalizazioaz ere zenbait iruzkin eginda. Azkenik, eskualdeko mendi toponimiari buruzko kapitulu batez osatua dator argitalpena.

Azalpen historiko, linguistiko eta geografikoak

Andres Iñigo hitzaurrearen egileak azaldutakoaren arabera “egileek modu ordenatuan aurkeztu dituzte materialak, Aiarako kontzejuak banan-banan azalduz eta auzo eta etxe-multzoen izenen berri emanez, azalpen etimologikoa ere eskainiz”. Leku bakoitzaren xehetasun geografikoa ere ematen dira-

Patxi Galé egileak, bestalde, aitortu du lanak ez duela “ikerketa bezala azken hitza izateko xederik, eremu geografiko horretako toponimia ezagutarazi, arautu eta hedatzeko asmo xumea baizik”. Argitu nahi izan du eurek “arautze-proposamen” bat luzatzen dutela eta bestelako azterlan batzuk egiteko bidea ireki nahi dutela, “oraindik artxiboetan material asko dagoelako miatzeko”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide