Laburbira ekimena eskainiko du Hogeitalau Euskara Elkarteak ostiralean arratsaldeko 19:30ean Arespalditzako Udaletxe aretoan. Topaguneak antolatutako euskarazko 8 filma laburren erakustaldiaren ostean David Bernues zinegileak, emanaldian proiektatuko den “Desentxufatuak” lanaren egileak, solasaldia eskainiko du. Ekitaldi amaieran mokadua eskainiko diete hurbildutakoei.
Laburbiraren hamargarren edizioaren progamak bilduko dituen lanak ondokoak dira: Beerbug (Ander Mendia), Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez), Desentxufatuak (Bernues anaiak), Deus et machina (Koldo Almandoz), Elkartea (Kote Camacho), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta) eta Tortila (Iñigo Lopez), eskarmentua duten egileen lanak eta hasi berrienak uztartuz.
Filma sorta osatzen duten lanen
Igande arratsaldeak familian
Igandean berriz 3 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familien txanda izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Lantenoko arte-eskolan, “igande arratsaldeak familian” programaren bigarren saioa eskainiko dute.
Guraso eta seme-alabek elkarrekin euskarazko arratsalde plana osatzeko proposamenak, Zurrunka antzerki taldeak eskainitako “Erraldoi bihozgabea” txotxongilo emanaldiarekin hasiko da eta segidan, 18:00etan, askaria eta eskulan tailerra izango dira.