Calleja de la Hoz: Hastapen irteera

Erredakzioa 2013ko abe. 7a, 10:47

Takomano Espeleologia Taldeak sarrera berria argitaratu du bere blogean egindako txango baten berri emateko. Aiaraldeako eta Burgoseko jendeak osatzen duen taldeak ez ditu bakarrik kirol txangoak egiten, helburu zientifikoak ere dituzten ibilbideak egiten dituzte:

"Azaroak ez dio bere ospeari huts egin aurten, euria barra-barra bota du eta. Jardunak ondo aukeratu behar izan dira gero, etxean geratzea beste aukerarik ez bestela.

Asteburu horretarako “hastapen” irteera lotuta genuen hainbat lagunekin,  jende gaztearengan espeleoaren harra piztea lortzeko ahaleginetan. Koba aukeratua zegoen: Gorobeleko Aro inguruko Calleja de la Hoz deritzona.

4x4a erabiliz gero, erosoa, bertikalik gabeko kobazuloa baina harri malda handiak gainditzeko zailtasun txikiekin, trebatuta ez dagoenarentzat, progresio bertikalerako materialarekin lehenengo hartu-emanetarako egokia oso. Eta, jakina, koba ederra, bolumen izugarriekin, Aiaraldeko paisaiarik ikusgarrienetakoak.

Eguraldiak egoskor jarraitu zuen, ezin aldrebesagoa, elurra, euria,  kobarainoko bidea konplikatu eta talde erdia etxean utzi zuen . Beste erdiak, eguraldia bera baino egoskorragoa, asmoei tinko eta negu egoera gorabehera, jardunaz gozatu egin zuen."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide