Aimara Antzerki Taldeak umorea eta drama elkartuko du bere azken antzezlanean

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2013ko aza. 29a, 12:22

Aimara antzerki taldeak oihala altxatuko du Lantenoko eskoletan “Yo soy la revolución” jendaurrean lehen aldiz antzeztuz bihar 20:00etan. Nahiz eta abenduaren 14an Amurrion estreinatu, larunbat honetan Lantenon alfonbra gorria zabalduko dute aurre estreinaldiarekin.

Aimara antzerki taldeak oihala altxatuko du Lantenoko eskoletan “Yo soy la revolución” jendaurrean lehen aldiz antzeztuz bihar 20:00etan. Nahiz eta abenduaren 14an Amurrion estreinatu, larunbat honetan Lantenon alfonbra gorria zabalduko dute aurre estreinaldiarekin.

“Yo soy la revolución” zoroetxe batean kokatuta dago, non, Frantziako Iraultzaren inguruan antzezlan bat prestatzen duten. Antzezlana, Aimarak egin duen birmoldaketatik jaio da. Moldatu den lana “La persecución y asesinato de Jean Paul Marat” izan da. Drama eta umorea bateratzen ditu antzezlanak, historiaren bidetik, XVIII. mendera garraiatuz. Hiru genero hauen konbinazioa ikusteko aukera izango du larunbatean 20.00tan Lantenora hurbiltzen denak.

Amurrioko antzerki taldea

Aimara antzerki taldeak hogei urte eman ditu Amurrion antzerkiarekiko grina pizten. Hasieran, emakumeen taldea zen baina 1996an gizonak antzerki taldera sartzen hasi ziren.

Argi uzten dute, Aimara antzerki taldean parte hartzeko ez dela antzerkian profesionala izan behar, baina etxean lan mordoa egin behar dela aitortzen dute. Hala, antzerki amateurraren aldeko apustua egiten dute baina bide hori jarraitzea ez dela erraza diote, beraz, ezagutzera emateko, urtero antzerki mota horren inguruko erakustaldia egiten dute. Zentzu horretan, beste herrialdetan antzezteko aukera izan dute eta beste tokietako antzerki talde amateurrekin harremana ere.

Aimara taldeko kide den Ixonek dioen bezala: “Amateurra ez da zergatik txarra izan behar”. Sakrifizioa eta konpromisoarekin, lana ondo egiten da eta Amurrioko antzerki taldean horrela egiten dute, bere ustez. Hala, antzeztuko diren antzezlanak aukeratzeko, proposatzen direnak, kide bakoitzak irakurri eta guztien artean erabakitzen dute. Beraz, lan indartsua egiten dute etxean antzezleak eta taldean, Kultur etxean aritzen direnean. Antzerkian jardun nahi duenari ateak zabaltzen dizkiote Amurrioko kultur etxetik asteazkenetan 18.30ean pasatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide