Ibilaldiak Azaroaren 1ean eta 2an izango dira (Ostirala eta Larunbata) eta Urduña, Artziniega eta Kexaa herrietako kultura ondarea ezagutzeko aukera emango du.
Aiaraldeko ondarea eta memoria historikoa ezagutzeko eta berreskuratzeko asmoz, Aiaratur turismo-elkarteak aipatutako hiru herri hauetan bi bisita gidatu antolatu ditu. Aukera paregabea izango da bailarako monumentu historikoen aberastasuna ezagutzeko. Horretarako, Urduñako alde zaharra bisitatuko da. Zehazki, bertan gordetzen diren monumentu esanguratsu eta ederrak: Santa Maria eliza-gotorlekua, Sagrada Familia tenplu barrokoa eta Aduana eraikina.
Artziniegan, aldiz, Nuestra Señora de Encina santutegiaz gozatzeko aukera egongo da. Eta Kexaan, Ayalatarren XIV. Mendeko gotorlekuaz, San Juan Bautista XVI. Mendeko elizaz eta Virgen del Cabello dorreko kaperako panteoi familiarraz eta oholtza piktorikoaz.
Informazio gehiago eskuratu nahi ezkero, eskualdeko Aiaratur turismo bulegora deitzeko aukera dauka eta baita turismo@urduna.com helbidearen bitartez ere. Bisitak 2 euroko kostua izango du pertsonako.