Zuhatza eta Arespalditzako Administrazio Batzarrek Izalde ibairako hondakin-uren isurketak arazo direla ikusi eta isuriak tratatzeko arazketa sistema berri baten beharra somatu dute. Arazketa sistema hau instalatzeko aurrekontua 280.387 eurokoa da.
2013ko maiatzaren 31n Arabako Foru Aldundiak Arespalditza eta Zuhatzako Administrazio Batzarrekin 140.983,18 euroko laguntza adostu zuen lan hauek aurrera eramateko.
Kantauriko Urkidetzak laguntza gehigarriak bilatzen izan da geroztik eta orain Eusko Jaurlaritzak, defizitaren malgutasunaren akordio instituzionalaren bitartez, arazketa sistema berrirako eskatu zitzaion 94.236 euroko laguntza ekonomikoa emateko konpromesua hartu du.