Hilero egiten duten bezala, hitzaldi bat antolatu du Menagaraiko Emakume Taldeak. Oraingoan, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunari lotuta, "Violencia de género, consecuencias en el entorno" izendaturikoa eskainiko dute. Genero indarkeriari buruzko ikuspegi zabal bat eskainiko dute, hau da, narriadura fisikoetaz aparte, inguruan eta batez ere haurrengan duen eraginari buruz arituko dira. Solasaldia Coral De las Herasek eta Ierak eskainiko dute. Biek emakumearen gaia landu dute; Coralek inguruotan lan egiten du eta Iera, berriz, gizarte langilea da. Hitzaldia azaroaren 9an izango da, San Pedro auzoko eskola zaharrean, arratsaldeko 5etan.
Honetaz aparte, musikaren bidez sikomotrizitatea lantzeko tailerra antolatu dute. tailer honen helburua norbere zentzuak eta gorputza hautemanez musika entzun eta gozatzea da. honetarako, bi orduko hiru saio antolatu dituzte eta azaroaren 16, 23 eta 29an izango dira, hauek ere arratsaldeko 5etan eta San Pedro auzoko eskola zaharrean. Hilaren 14a baino lehen izena eman behar da, eta 10€-ko kuota ordaindu behar da.