Etxaurren Ikastolako kideak goraipatu ditu Aiara Batuz-ek, “garbiketa langileei elkartasuna adieraztegatik”

Txabi Alvarado Bañares 2013ko urr. 24a, 09:04

 

 

Aiara Batuz plataformak Etxaurren Ikastola osatzen dutenen “jarrera eta lana” publikoki aitortu nahi izan du, “garbiketa langileen alde azaldu duten ulermen eta elkartasunagatik”. Gurbisa enpresa da Aiarako eraikin publikoetako garbiketa egiteaz arduratzen dena. Enpresa horrek, baina, hilabeteak daramatza bere langileei ordaindu gabe. Horregatik, udalak, EAJren mozio bat onartuaz, azpikontratari ordaintzeari utzi zion, honek langileei ordaintzeari berriz ekin arte. Orduz geroztik, garbiketa zerbitzua etenda dago udalaren eraikin publikoetan, Etxaurren Ikastola barne.

Horregatik, ikastolako garbiketa faltaren arazo konpontzeko lanean aritu diren guztien ahalegina eskertu nahi izan du plataformak, langileei elkartasuna adieraztearekin batera.

EAJk, bere aldetik, ikastolaren egoera salatu du, garbiketa faltagatik gela zikinak, urperatutako komunak etbr. daudelako. Horregatik, udalari neurriak hartzeko eskatu dio, eta Aiara Batuz-i “egoera salatu ez izana eta arazoa konpontzeko ezer egin ez izana” egotzi dio. Plataformak erantzun du esanez udaletik “alderdi guztiek adostutako pausuak” ematen ari direla, eta beraiek ez dutela udal arazoak “salaketa eta alarma sozialaren bidez” konpontzeko ohiturarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide