Aiarako udalak 744.000 euro itzuli behar dizkio Arabako Foru Aldundiari, bukatu gabeko kiroldegiko obrak direla-eta. Izan ere, legeak, diru-laguntza eskatu eta obrak burutzen (1) ez badira, bueltatzera behartzen du. Azkeneko emaitzan, zorretan zeuden 624.822,29 euroei 129.729 euroko interesa gehitu dio Aldundiak. Udalari eskaera agiri bidez helarazi zaio, erantzuteko 15 eguneko epea eskainiz. Pasa den astean jaso zuten eskaera. Hortaz, egun hauetan aztertu eta bideratu beharko dute kiroldegiaren proiektuak utzitako zorrari nola egin aurre.
Proiektuaren prozesua
Aiaran kiroldegia eraikitzeko proiektua 2006an jarri zen martxan, 1.125.000 euroko aurrekontuarekin. Handik eta bost urtera, ordea, ia hirukoitza izatera pasatu zen; zehazki 3.000.000 eurokoa. Handitzeko erabakia osoko bilkuran hartu zen. Hiru egun geroago heldu zen Josu Artetxe, Bilduren izenean, alkatetzara. Artetxeren arabera, proiektu horiek garatzeko garaia ez dela iritzita, 2011an bertan hasi ziren espedientea aztertzen, emaitza negatiboekin: irregulartasunak, eraikuntza arazoak… Horma bat erortzeko arriskuan zela-eta, behera botatzea erabaki zuten.
Diruaren gehiengoa kiroldegiak paisaiaren lerroan zuen presentzia leuntzeko egindako zuloan xahutu(2) zuten. Gainera, Aldundiak obra burutzeko beharrezkoak ziren 1.200.000 euroak ordaintzeko gaitasun eza erakutsi zuen. Hori dela eta, Udal gobernutik eraikuntza eteteko(3) erabakia hartu zen.
Udalaren egoera ekonomikoa dela eta, Aldundiak zehaztutako epean dirua ordaindu behar izateak itoko zuela deritzo(4) alkateak. Horregatik, prozedura atzeratzea dute helburu. Izan ere, bide legalak erabilita kiroldegiaren eraikuntzaz arduratu zen enpresari eta udal arkitektoari ezarritako salaketaren sententzia 2014an jasotzea espero dute.
Auzia, epaiaren zain
Salaketan 1.200.000 euro inguru eskatu dituzte, obra arazoek sortutako kalte ordainengatik. Zehazki, egitura kalkuluak oker egin izana egozten(5) zaie enpresa eta udal arkitektoari, horma erortzeko zorian egoteraino. Gauzak horrela, eta beste herri batzuetako adibideei helduta, Artetxek Aiarak polikiroldegirik behar ez duela uste du; ez behintzat neurri horretakoa.
Haren arabera, beste kiroldegi batzuk erori egin dira mantentze gastuak direla-eta. Gainera Amurriokoa gertu izanda, 3000 biztanlerentzat neurri horretako gastuak egitea zalantzakorra dela deritzo. “Gurea faraoi obra bat zen, helburu soziala ez genuen ikusten inondik inora.”
Hiztegia: burutzen (1), egiten/ xahutu (2), gastatu / eteteko(3) , gelditzeko / deritzo (4), uste du / egozten (5), leporatzen.
Aiarako udalak 744.000 euro itzuli behar dizkio Arabako Foru Aldundiari, bukatu gabeko kiroldegiko obrak direla-eta. Izan ere, legeak, diru-laguntza eskatu eta obrak burutzen ez badira, bueltatzera behartzen du. Azkeneko emaitzan, zorretan zeuden 624.822,29 euroei 129.729 euroko interesa gehitu dio Aldundiak. Udalari eskaera agiri bidez helarazi zaio, erantzuteko 15 eguneko epea eskainiz. Pasa den astean jaso zuten eskaera. Hortaz, egun hauetan aztertu eta bideratu beharko dute kiroldegiaren proiektuak utzitako zorrari nola egin aurre.
Proiektuaren prozesuaAiaran kiroldegia eraikitzeko proiektua 2006an jarri zen martxan, 1.125.000 euroko aurrekontuarekin. Handik eta bost urtera, ordea, ia hirukoitza izatera pasatu zen; zehazki 3.000.000 eurokoa. Handitzeko erabakia osoko bilkuran hartu zen. Hiru egun geroago heldu zen Josu Artetxe, Bilduren izenean, alkatetzara. Artetxeren arabera, proiektu horiek garatzeko garaia ez dela iritzita, 2011an bertan hasi ziren espedientea aztertzen, emaitza negatiboekin: irregulartasunak, eraikuntza arazoak… Horma bat erortzeko arriskuan zela-eta, behera botatzea erabaki zuten.Diruaren gehiengoa kiroldegiak paisaiaren lerroan zuen presentzia leuntzeko egindako zuloan xahutu zuten. Gainera, Aldundiak obra burutzeko beharrezkoak ziren 1.200.000 euroak ordaintzeko gaitasun eza erakutsi zuen. Hori dela eta, Udal gobernutik eraikuntza eteteko erabakia hartu zen.Udalaren egoera ekonomikoa dela eta, Aldundiak zehaztutako epean dirua ordaindu behar izateak itoko zuela deritzo alkateak. Horregatik, prozedura atzeratzea dute helburu. Izan ere, bide legalak erabilita kiroldegiaren eraikuntzaz arduratu zen enpresari eta udal arkitektoari ezarritako salaketaren sententzia 2014an jasotzea espero dute.
Auzia, epaiaren zain
Salaketan 1.200.000 euro inguru eskatu dituzte, obra arazoek sortutako kalte ordainengatik. Zehazki, egitura kalkuluak oker egin izana egozten(5) zaie enpresa eta udal arkitektoari, horma erortzeko zorian egoteraino. Gauzak horrela, eta beste herri batzuetako adibideei helduta, Artetxek Aiarak polikiroldegirik behar ez duela uste du; ez behintzat neurri horretakoa. Haren arabera, beste kiroldegi batzuk erori egin dira mantentze gastuak direla-eta. Gainera Amurriokoa gertu izanda, 3000 biztanlerentzat neurri horretako gastuak egitea zalantzakorra dela deritzo. “Gurea faraoi obra bat zen, helburu soziala ez genuen ikusten inondik inora.”