2010/09/04 10:00

San Bitores jaia Gorobel mendizerran

Kobata, Aiara

Urtero bezala San Bitoresen omeneko jaia egingo dute Aiarako bizilagunek Gorobel Mendizerrako Kobata aterpearen inguruetan. Hauek dira egunean zehar antolatu dituzten ekintzak:

 

- 12etan: Meza abestua Eskutxiko Ahotsak koralarekin.

- 14 t'erdietan: José Luis Menoyo Mendia Agiñigako artzaiari omenaldia egingo zaio.

- 15etan: Bazkaria. Rakatapla elkarteko kideek, urtero bezala, paella prestatu eta gerturatutakoei eskeiniko diete.

- Arratsaldean zehar, besteak beste, herri kirolak, artzai eta abeltzainen arteko sokatira lehiaketa, txapela jaurtiketa, dantzaldia eta txokolatada egongo dira.

 

Autoentzako sarrera 9etatik 11k artean eta 11:45etatik 12 t'erdiak artean debekatuta egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide