2011/11/10 17:30
Azaroaren 10ean, osteguna, 18:30etan, Luiaondoko Sozialeko Aretoan, Aiara udalerrian Berbalagun talde berriak sortzeko bilera egingo da. Komenigarria da deialdi honen berri ematea zuen inguruko jendeari, bai euskara maila hobetu nahi dutenei, bai euskaraz ondo jakinik , trebatu nahi dutenei laguntza eman diezaieketenei.
Zuen herrian ere, beste egun-ordu batean bilera egitea komenigarria ikusten baduzue, adierazi eta konponduko gara.
Esan beharrik ez dago, deialdiez gain, edozein unetan jo dezakezuela beheko helbideetara, informazio eske, izena emateko, jende interesatuaren berri emateko, edo Aiaran Berbalagun programa indartzeko balio dezakeen bestelako iradokizunak egiteko.
Ezin dugu ahaztu euskara sustatzeko egiten diren ahaleginen azken helburua euskara eguneroko bizimoduan gero eta gehiago erabiltzea dela. Berbalagun programak berebiziko balioa izan dezake horretarako, jarri zure alea!!
Alberto Agirre
(Aiarako Kuadrilla, Euskara Zerbitzua
(945 399 122 / 677566245 / cayala.alberto@ayto.alava.net)
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.