2012/01/28 23:00

XXII. Etxaurren Krossa

Etxaurren Ikastola, Aiara
Urtarrilaren 29an, igandea, ikastolako guraso elkarteak bere XXII. Etxaurren Krossa antolatu du.

Gauza guztiak prest egon daitezen, bezperan (larunbata 28a), arratsaldeko 15:30ean hantxe alkartuko gara, honelakoak egiteko: zirkuitoa markatu, hesiak ipini, txosnarako erosketak egin…

Krossa egiten den egunean bertan ere, badira zereginak: umeei edariak eskaini, dortsalak banatu, zirkuitoa kendu…

Beti oso giro onean aritzen gara eta eskatzen dizugu aurten zuk ere parte hartzea laguntzen. Gero, ondo bukatzeko, bazkaria egingo dugu: denon artean prestatu eta ordainduko dugu, eta oso ondo pasatuko dugu, ziur.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide