2012/02/25 17:30

Aiarako mapa toponimikoa-topografikoaren aurkezpena

Aiara Arespalditza

AIARAKO MAPAMUNDIA...

Aiarakoa da gure eskualdeko udalerri handiena. Oso-oso handia... eta, logikaz, toponimia gehien biltzen duena. Hori nahikoa ez balitz, toponimia konplexua du hizkuntza ezberdinen arteko ukipen-gunean izan delako mendeen joan-etorrian. Ikuspuntu linguistikotik begiratuta, arkaismoz beteriko izen ondarea du gure erabileraren zain...

Ikuspuntu historikotik helduko bagenio, leh enik eta behin aipatu beharko genuke gaur egungo Aiara, oso handia bada ere, 1842 urtera arte izandakoaren erdia baino ez dela. Probintzia izatera ere iritsi zen, Bizkaitik eta Arabatik aparte, bere legeak sortzeko ahalmenarekin eta abarrekin... Baina Aiara historikoko 36 herri haietatik 24 baino ez ziren geratu. Eta horixe da gaur egungo Aiara udalerria. Handia hala ere...

Horren mapa toponimikoa aurkeztuko da hil honetan. Izenez beteriko paper bat baino gehiago... Honelakoetan gertatu ohi denez, urteetako eta jende askoren lanaren emaitza.

Jarraian, aurkezpenaren xehetasun gehiago:

Otsailaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 18:30etik aurrera eta Aiarako udaletxean (Arespalditza). Udala bera eta mapa-egileez aparte, Eusko Jaurlaritza (Mirari Alberdi, HPS, Estandarizazio teknikaria) eta Euskaltzaindia (Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazkaria) izango dira bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide