2012/05/05 22:00

Etxegoiengo jaiak

Aiara Etxegoien

Igandean, maiatzak 6, Etxegoiengo jaiak ospatuko dira, Etxegoiengo Herri Batzarrak antolatuta eta Mendiko Lagunak mendi-taldearen laguntzaz.

Hona hemen egitaraua:


08:30 Aresketako bidegurutzetik abiatzea Burubio mendira (Santa Cruz)


10:00 Mendira joan nahi ez dutenak San Migel baselizaraino igoko dira trikitilariek lagunduta, Aresketako bidegurutzetik abiatuta


10:15 Mendizaleek buzoi berri jarriko dute Burubio mendian


11:30 Meza, Mendiko Lagunak taldeko abeslariek lagunduta


12:00 Mendiko Lagunak taldeko mendizaleei, urtero lez, garaikurrak emango zaizkie, iaz egindako mendi-igoerak saritzeko


12:30 Lagunarteko hamaiketakoa eta erromeria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide