2013/04/20 08:00

Prontxi mendi ibilaldia

Herriko plaza, Aiara Arespalditza

Garobel Mendi Taldeak Aiarako jaietan parte hartuko du aurten, Aiara inguruetan zehar mendi ibilaldia antolatuz. Ibilaldia jaiak hasi aurreko larunbatean egingo da, apirilaren 20an hain zuzen.
Bederatzi kilometroko mendi martxa txikia, erraza eta zirkularra izango da. Aiaratik ibilaldia egitea da helburu nagusia, parte-hartzaileek taldean joanez eta bildutakoen konpainiaz gozatuz paseo ederra ematea.
Ibilbidea Arespalditzako plazan hasiko da, Asnos mendi-tontorrera igoko da eta gero Eskoritasen gailurerra, berriro plazaraino itzultzeko.
Taldean irtengo da 10:00etan, norberak bere parte-hartze txartela jaso ondoren.
Nahiz eta erabat doako martxa izateagatik izen-ematea beharrezkoa ez den, parte hartzaileek aldez aurretik izena ematea eskertuko litzateke. Horretarako emaila bidali behar da garobel.mt@gmail.com helbidera, edo sms bat 659621276 telefonora, segidako datuak emateko: izena, abizenak, eta nondik datozen.
Ibilbidea bukatutakoan, mokadu txiki bat dastatzeko aukera egongo da, ibilaldiaren gorabeherak elkarrekin partekatu ahal izateko.
Ibilaldia ingurumenarekiko errespetuz egiteko asmoz, bete beharreko arauak Aiarako Udalaren webean irakur daitezke. Parte hartuko duten guztiek, parte-hartze hutsagatik, aipaturiko arauak ontzat ematen dituztela ulertzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide