2013/10/20 10:30

Aiarako euskararen asteburua

Soziala, Aiara Luiaondo

12:30 Triki-bertso poteoa Arespalditzan, Fi ta Fik Taldearen eta bi bertsolari arabarren eskutik. Herriko Plazan hasiko da. Zigor Enbeita eta Oihane Perea bertsolariak arituko dira

14:30 Herri bazkaria, Lantenoko Eskolan. Plaza kopuru mugatua.

Izena emateko, urriaren 17ra arte, osteguna, Aiarako Udaletxeko bulegoan, edo 945 39 90 13 telefonoan edo info@aiarakoudala.com e-postan. Baita Luiaondoko udal bulegoan (ordutegia: astelehenak 8:30etatik 12:00ra arte eta asteazkenak 12:00etatik 15:00rak arte. Helduak 10€, umeak 12 urte arte, 5€. Bazkalostean ordainduko da.

Gero Euskararen Foroa egingo da: “Aiaran euskara indartzea helburu” Lantenoko Eskolan.

17:00 Igande arratsaldeak familian, Lantenoko Eskolan. Pailazoak (Potxin eta Patxin “Oihan Koloretsua”)

18:00 Askaria

18:30 Umeentzako eskulan-tailerra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide