2014/01/24 18:00

Aiarako Toponimia nagusia

Udal erabilera anitzeko aretoa, Aiara Arespalditza

Aiarako Udalak Aiarako Toponimia Nagusia liburuaren aurkezpen-ekitaldia antolatu du. Liburua Euskaltzaindiak landu du Aiarako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.

Elebietan argitaratu den liburuak Aiara udalerriko toponimian gorderik dagoen ondare kulturala agerian jartzea izan du helburu, hala aiararrek nola gainerako interesatu guztiek hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten.

Liburuaren aurkezpena Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutzak egingo dute elebietan, beraiek izan baitira Patxi Galé-rekin batera, liburua landu duten Euskaltzaindiako hiru kideak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide