2014/12/14 08:00

Adobe photoshop

Etxaurren Ikastola, Aiara

Aiarako Udalak ADOBE PHOTOSHOP oinarrizko ikastaroa antolatu du 14 urtetik gorako gazteentzat, abenduaren 13 eta 14an, 9:00-14:00, Etxaurren Ikastolan (10 ordu guztira).

Doakoa izango da

 Apuntatu Aiarako Udaletxean abenduaren 11 arte (945399013).

 Taldea osatzeko gutxienez 6 pertsona behar dira, eta gehienez 12 pertsona onartuko dira. Lehentasuna Aiara udalerrian erroldatuek izango dute, eta izena emandakoen erdia gutxienez Aiaran erroldatuak izan beharko dute. Lekua inskripzioaren arabera gordeko da, plazak bete arte.

 Ikastaro osoa egiten dutenen artean argazki kamera zozkatuko da.

 Nork bere PC-a ekartzea eskertuko da. Inskripzioa egitean informatu udalari zure PC-a ekartzeko aukera duzun ala ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide