2016/06/12 07:30

Arespalditzako IX. BTT martxa

Arespalditzako IX. BTT martxa
Etxaurren Ikastola, Aiara Arespalditza

Ekainaren 12an Arespalditzako 9.  BTT martxa antolatu du herriko BTT taldeak.

Izen emateko bi aukera jarri ditu antolakuntzak, batetik haien webgunean ekainaren 5a arte edota irteera gunean bertan 8:30tatik aurrera.

Izena emateko lekua, irteera eta helmuga Etxaurren Ikastolan izango dira.

Ibilbideak 36 km. ditu baina laburrago bat ere prestatu dute 32km.takoa, azkenengo mendia kenduta.

Dutxak eta mangerak egongo dira erabili nahi dituenarentzat.

Informazio gehiago: http://bttrespaldiza.com/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide