Naturayala blogak ingurumenaren aldetik garrantzitsua den albistea argitaratu du:
"Joan den ekainak 8an argitaratu zen BOEn (Estatuko Aldizkari Ofizialan) Kantauriar Ekialdeko Eskualdeko Plan Hidrologikoa, hau da, gure ingurua hartzen duen Euskal Herriko kantauriar arroaren ur erabilpenak arautzen dituen dokumentua.
Plan Hidrologiko hau 1998-an prestatutako aurrekoa ordezkatzera dator. Aurrekoak, Erbin (Aiarako udalerrian), urtegi handi baten eraikuntza aurrikusten zuen, 50 Hm3-ko edukiera eta 165 Ha-ko azalera hartuko zuena. Urtegiaren paretak 88,50 m-tako altuera izango luke.
Erbiko urtegia Bilbo inguruko ur hornidura bermatzeko planteatzen zen. Plan Hidrologiko berrian (sakatu loturan Plan berria ezagutzeko), asmo hau baztertu egin da.
Baztertutako egitasmo honek ingurumen aldetik kalitate handiko eremua galtzeaz gain, herri bat urperatzea suposatzen zuen, bere historia, ondare eta bizipen guztiekin.
Urtegiak betirako itxuraldatuko lukeen Herrerías ibaiko tarte hau Euskadiko kantauriar isurialdeko hoberenen artean baitago. Aipatzekoak dira hala urtegiak hartuko lituzkeen lurretan dauden basoen kalitateta, nola inguru osoaren balio paisajistiko apartak. Gure eskualdeko historia eta paisaiaren zati esanguratsua onik libratu da."