Luiaondoko administrazio batzarrak 550.000 euroko gastua egingo du Estartako eta La Torre auzoetan.
Estartakora 237.023,73 euro bideratuko dituzte ingurua atseginagoa egiteko. Horretarako sarrera eta bide-zorua hobetuko dituzte. Gainera, telefoniaren azpiegiturak lur azpian sartuko dituzte. Lanak 2016an eta 2017an egikaritzeko asmoa daukate.
La Torren, ordea, euriak sortutako ura jasotzeko ibilbide berria egin, argi berriak jarri eta sare elektrikoa lur azpian sartuko dute. Horrez gain, zoladura aldatu, aparkalekuak gehitu eta gune berdea prestatuko dute, besteak beste. Hori guztia gauzatzeko 316.000,83 euroko aurrekontua izango dute.