Desfibriladore erdiautomatikoa eskuratu ostean, Luiaondoko talde medikoak ikastaroa eskainiko du. Asmoa da nahi duen orok erreanimazioa egiten ikas dezan.
Horretarako 2 orduko trebakuntza saioa egingo dute abenduaren 19an, 20an eta 21ean. Umeentzako tailerra ere egingo dute abenduaren 22an. Izena emateko deitu behar da 606 689 788 telefono zenbakira.
Antolatzaileek adierazi dute segundo guztiak garrantzitsuak direla infartuei aurre egiteko eta horrelako ikastaroak jasotzea berebizikoa izan daitekela.