Abenduaren 30ra arte izango dute aiararrek euskara ikasteko edo hobetzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea. Horretarako honako lau dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte udalean:
1) Eskaera inprimakia.
2) Nortasun agiariaren fotokopia.
3) Euskaltegiaren edo autoikaskuntza-ikastegiaren jatorrizko egiaztagiriak.
4) Matrikula ordainduta dagoela frogatzen duen banketxearen jatorrizko ordainagiria.
Dokumentu bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen.