Txapela jantzi zuten iragan abenduaren 4an Aitor Gabiña eta Nikolas Aldaiturriagak Arabako Lurraldeko Frontenis Txapelketan.
Luiaondoko Dorreko Pilota Klubeko kideak dira Gabiña eta Aldaiturriaga, eta txapelketa hori irabazten duten bigarren aldia da honakoa, aurreko edizioan ere garaile izan baitziren.
