San Isidro jaia aprobetxatuko da Aiaran lehen sektorearen inguruko II. jardunaldiak egiteko. Aiarako Udalak antolatu ditu egitarauak jasotzen dituen ekintzak eta Arabako Foru Aldundiaren, Kutxabanken eta Zabaia Elkartearen laguntza izan du.
Erabilera anitzeko udal aretoan emango zaie hasiera jardunaldiei maiatzaren 13an. Horretarako Arabako Foru Aldundiak eskainiko du abeltzaintza-primei, laguntzei eta agroekologiari buruzko hitzaldia. 18:00etan Ander Beraza Gorbea Laudioko oiloaren berreskupenaren inguruan mintzatuko da.
Maiatzaren 14an bola-jokoa egingo da Kexaako bolatokian eguerdian eta 18:00etan. Bestalde, Aiarako Udaletxean landa eremuari buruzko argazki erakusketa egongo da ikusgai eta Arespalditzan Asparreneko Udalak basoa eta uraren kudeaketa landuko du.
Maiatzaren 15ean San Isidro eguna denez azoka egingo dute goizean zehar. 09:30etatik aurrera artisauek haien produktuak erakutsi eta salduko dituzte Arespladitzan. 10:30ean abereen erakusketa hasiko da eta 11:00etan umeentzako puzgarriak eta txalapartatxo tailerra egingo da. Golde-erakustaldia idi terreinekin eta herri kirolak izango dira protagonistak 12:30ean. Ordu erdi geroago umeentzako bisita gidatua antolatu dute eta helduek gazta eta txakolina dastatzeko aukera izango dute.