Frackingaren aurkako mozioa onartu da Udalbatzan

Txabi Alvarado Bañares 2013ko urt. 30a, 09:02

Frackingaren aurka Bilduk aurkeztutako mozioa onartu egin da Aiarako Udalaren Osoko Bilkuran. Mozio hori haustura hidraulikoaren bidezko edozein teknika erabiltzearen aurka azaltzen da, “esplorazioari eta ustiatzeari dagokionean”.

Frackingaren aurka Bilduk aurkeztutako mozioa onartu egin da Aiarako Udalaren Osoko Bilkuran. Mozio hori haustura hidraulikoaren bidezko edozein teknika erabiltzearen aurka azaltzen da, “esplorazioari eta ustiatzeari dagokionean”.

Hala, mozio horren bitartez, Udalak Eusko Jaurlaritzari hidrokarburoen esploraziorako SAIA baimena bertan behera uztea exijitu nahi dio. Mozioan aipatzen denez, baimen horren bitartez SHESA enpresak sei urteko epea izango luke esplorazio lanetan aritzeko, zeintzuetan, seguruenik, Fracking teknika erabiliko litzatekeen, mozioaren arabera betiere. Ustiaketa horien eragina Aiarari “zuzenean eragin” ahal diola gaineratu du Bilduk.

Bilduren eta Aiara Batuz-en bozekin atera da aurrera mozioa. Azken honek beste puntu bat gehitu dio testuari, zeinetan Gran Enara izeneko proiektua ere arbuiatzen den. Gran Enara proiektua Araba mailan gasa ustiatzea xede duen beste proiektu bat da, Fracking Ez Araba plataformak salatutakoa.

EAJren mozio alternatiboa

EAJk, bere aldetik, mozio alternatibo bat aurkeztu du zeinean azaltzen duen esploraziorako baimena emateak ez duela Frackinga erabiliko dela adierazi nahi. Hala, SAIA baimenaren alde azaldu da.

Esplorazio baimena, baina, “lehen pausoa” baino ez dela salatu du Josu Artetxe Aiarako alkateak.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide